XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Testu azterketa.

Kontura zaitez Martinek maiatzaren hamahirutik hamalaurako gaua pasatu ondoren esnatu eta zer sentitzen duen.

Ondoren elementuak prestatzen hasten da.

Izenda itzazu elementuak.

Beno, jo dezagun orain zuk zeuk joan behar duzula mendira.

Izenda itzazu elementuak, eta ondoren norbaiti kontatuko bazenio bezala idatzi, Martin Zabaletak egiten duen bezalaxe alegia.

Har ezazu walkie-talkie bidez azaltzen den elkarrizketa.

Igar iezaiezu hiztunei, eta hiztunei antzeman ondoren, irakur ezazu elkarrizketa pertsonaia desberdinetan banaturik.

Tonua, erritmoa eta abar ondo entsaiatuta zaudetenean, graba ezazue.

Labur ezazu irakurgaia, motz-motz, garrantzitsuena adieraziz.

Bereiz itzazue testuan egunak eta egun bakoitzean egiten dituzten ekintzak, jaiki eta loak hartu arteraino.

Idazlana.

Oraingo honetan zu zeu zaude mendian, bakarrik edo beste norbaitekin.

Ager ezazu bi egunetan egin ohi duzuena.

Horretarako errepara ezazue nola kontatzen duen Martinek bi egunetako berri.

Egindakoak, bilatutakoak, nolako lekuak diren etab.

Ortografia.

Zuzen ezazu testu hau, puntua, bi puntu, marra eta marratxoa, koma, etendura puntuak eta komatxoak kontutan harturik: Everesta joan ziren mendizaleek. jateko onak zeramatzaten.

Horien artean almendrak gailetak txokolateak Ondo janda egon. behar zuten gailurreraino iristeko.

Martinek eta beste guztiek ere poz haundia sentitu zuten Everest igo zutenean.

Eta hola hitzegiten zieten behekoei.

Gailurra duk gailurra duk! Gora Euskadi! Martin hemen oraintxe bertan iritsi gaituk tripode txinoaren ondoan giaudek.

Hirugarren kanpamendutik joan zirenak ez ezik, hau da, Lorente Pasang Temba Aug Nima Furba Kitar Martin ez ezik beste guztiak ere pozak lehertzen ziren Horixe baietz!.